Gardentasunaren Ataria funtsezko tresna da Zamudioko Udalak gardentasunarekin duen konpromisorako; hain zuzen ere, udal-informazio garrantzitsuena, batez ere eragin ekonomikoa duena, Zamudioko herritarrei hurbiltzeko. Dagoen informazioa eguneratzeko konpromisoaz gain, gardentasunari buruzko eduki berriak gehitzen jarraitzeko eta informazioa ulergarriago eta eskuratzen errazago egiteko konpromisoa ere hartu dugu, “kristalezko hormak dituen udalaren” filosofian aurrera eginda.
Atariko atal garrantzitsuena Gardentasun-edukiak da. Atal hori herritarrak lortu nahi duten informaziora modu intuitiboan iristeko moduan antolatzen saiatu gara. Gainera, abiaraziko dugu kontsulta pertsonalizatuak egiteko aukera, Gardentasunari buruzko Legeak ezartzen duen eta etorkizuneko euskal araudian ezarriko den informazio publikoa eskuratzeko eskubideari erantzuteko.
![]() Zamudioko Udalaren konpromisoa gardentasunarekin eta gobernu onarekin |
![]() ZAMUDIOKO UDALAREN GARDENTASUN EDUKIAK |
![]() Gardentasuna: zer da eta zertara behartzen gaitu |
![]() |

Informazioa eskuratzeko eskubidea