4.1 Ondasunak eta zerbitzuak kontratatzea

Ondasun eta zerbitzuen kontratazioak bat etorri behar du lizitazioak eskuratzeko askatasunaren oinarriekin, iragarkiekin eta prozedura-gardentasunarekin, eta hautagaiak berdin tratatu behar ditu, diskriminaziorik gabe. Horrez gain, aurrekontu-egonkortasunaren xedeari eta gastu-kontrolari lotuta, ziurtatu egin behar da modu eraginkorrean erabiltzen direla obretara, ondasunak eskuratzera eta zerbitzuak kontratatzera bideratutako funtsak, beharrizanak aurrez zehazteko exijituz, lehia librea babestuz eta eskaintza ekonomiko onuragarriena hautatuz.

Ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko oinarrizko araudia 3/2011 Legegintzako Dekretua da, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onesten duena. Gainera, Zamudioko alkateak, 2011ko ekainaren 20ko dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu Batzordeari eskuordetu zizkion administrazio-kontratazioaren esparruko eskumenak (baita obrak, zerbitzu publikoak eta hornidurak esleitzeko, obra publikoak emateko eta 250.000,00 €-tik –BEZa barne– gorako fakturak onesteko eskumenak ere), betiere aurrekontu-exekuzioaren aurreikuspenetan jaso badira eta aurrekontuaren bilakabidea ohikoa bada. Tokiko Gobernu Batzordeari kontratuetan ezarritako gehieneko muga 755.952,20 eurokoa (BEZik gabe) da; hots, indarrean dagoen aurrekontuaren (2015) baliabide arrunten % 10. Bestalde, kontratu horien iraupena 4 urtekoa izango da gehienez. Gainerako kontratuak (250.000,00 eurotik beherakoak) Alkatetzaren esku geratuko dira.

Hona hemen Zamudioko Udalak eginiko ondasun eta zerbitzuen kontratazioaren inguruko garrantzizko informazioa.


Kontratatzailearen profila

Estatuaren kontratazio-plataforma


Gaur egun ez da kontraturik aldatu edo bertan behera utzi.

Eguneratuta
Atzera