6.1 Lurralde antolamendua

Lurralde-antolamendua gizarte bateko gizarte-, kultura-, ingurugiro- eta ekonomia-politikak eremu geografikoan proiektatzean datza. Hori dela eta, antolamendurako tresnak nahitaezkoak dira lurralde baten etorkizunerako.

Lurralde-antolamenduak kontuan hartzen ditu prozesu sozial eta ekonomikoen dinamika gidatzen duten faktore eta joerak, lurralde-ikuspuntutik lortu nahi diren helburuetara egokitzeko, gizarte eta espazio jakin baten ezaugarri propioetan oinarrituta. Hori guztia aintzat hartuta, jakina da erabakiak hartzera bultzatzen duten ildoak eta horiek sortzeko eta ondorioak ebaluatzeko moduak oinarrian izan behar dutela prozesu horien interpretazio egokiaren eta eragin sozioespazialen kalitatearen arteko koherentzia. Horregatik guztiagatik, herritarren parte-hartzeak eta gardentasunak garrantzi berezia dute lurralde-antolamenduaren arloan.

Hona hemen Zamudiori eragiten dioten lurralde-antolamenduko dokumentu nagusietarako estekak.

Zamudioko lurraldearen antolamenduari buruzko arau subsidiarioak eta garrantzizko beste zenbait informazio

Bilbo Metropolitarraren Eskualde Egituraren Lurraldearen Zatiko Plana (mapak)

Eguneratuta
Atzera