6.2 Ingurumenari buruzko informazioa

Jendea gero eta gehiago kezkatzen da bizi-baldintzez, oro har, eta ingurumen-kalitateaz, bereziki. Hori dela eta, garrantzitsua da herritarrek ingurumen-kalitateari buruzko informazioa era gardenean eskuratu ahal izatea.

Eusko Jaurlaritzak, hain zuzen, Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea du. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura-mailak kontrolatu eta zaindu daitezke, eta, gainera, autonomia-erkidegoek beren lurraldean airearen kalitatea neurtzeko duten betebeharrari erantzuten zaio. Sare horrek analisitresnak eta sentsoreak ditu, eta horiek araudiak aire-kalitateari dagokionez ezartzen dituen kutsatzaileak neurtzen dituzte; batez ere, sufre-dioxidoa (SO2), nitrogeno-oxidoak (NO eta NO2), ozono troposferikoa, karbono-monoxidoa (CO), bentzenoa eta partikula esekiak (PM10 eta PM2.5). Horrez gain, beste parametro batzuk ere neurtzen dira, besteak beste: airearen abiadura eta norabidea, tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa, erradiazioa eta prezipitazioa. Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak Euskal Herri osoan ditu ikerketa-lekuak; gaur egun, 50 ikerketa-leku inguru daude. 

Denbora errealeko aire-kalitatearen inguruko Eusko Jaurlaritzaren aplikaziorako lotura

2009ko zarataren mapa, Zamudion indarrean dagoena

Eguneratuta
Atzera