2015/12/15

Zer da informazio publikoa eskuratzeko eskubidea? Zer ez da?

Eskubide horren arabera, Zamudioko Udalak erantzun egin beharko die Gardentasunaren Atarian ageri ez den baina publikoa den informazioa eskuratzeko jaso dituen eskaerei. Eskubide horrek lotura zuzena du herritarrei zuzenduriko oinarrizko informazioa baino harago doan informazioa eskuratzearekin eta, hein handi batean, zerikusia du baliabide publikoen erabilerarekin eta Udalen ekintzek dituzten ondorioekin.

Garrantzitsua da eskubide hori hauekin ez nahastea:
  • - Operazio-informazioa eskatzea (adibidez, arreta-zerbitzuen ordutegiak, zerbitzu bat jasotzeko aurkeztu beharreko agiriak...). Esteka eskabide orokorra atalera.
  • - Udalaren zerbitzuren bati buruzko kexa bat jartzeko edo hobetzeko proposamen bat egiteko aukera. Esteka kexak, proposamenak eta eskerrak aurkezteko eskaera atalera.
  • - Estatistikei buruzko informazioa (esaterako, udalerrian dauden industria-sektoreko enpresa kopurua) edo antzekoak eskatzea. Esteka eskabide orokorra atalera.
Doako zerbitzua da; hala ere, paperezko kopiak ateratzeak edo jatorrizkoa ez beste formatu batera aldatzeak kostuak sor ditzake.
Atzera