1.4 Lotutako erakundeak

Zamudioko Udalak udal-zerbitzuak eskaintzen dizkie herritarrei, Udal barruko langileen bidez eta lotutako kanpoko erakunde batean parte hartuz (Txorierriko Mankomunitatea).

Txorierriko Mankomunitatea Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio udalerriek osatzen dute. 1989an sortu zen, hainbat udal-zerbitzu mankomunitatean eskaini ahal izateko: lana, euskara, gizarte-zerbitzuak, esku-hartze komunitarioa, hondakinen bilketa eta garraioa, bideen garbiketa, kaleko argiteria eta berdintasuna, besteak beste. Era berean, mankomunitateak mendeko bi erakunde ditu: EGAZ Txorierri (Behargintza Txorierri, SL) eta euskaltegia, udalerriei lanarekin eta euskararekin lotutako eskualdeko zerbitzuak eskaintzeko.

Gainera, Zamudioko Udala hainbat elkartetako eta saretako kide da. Elkarte eta sare horien helburua da sinergiak aprobetxatzea eta esperientziak trukatzea.

Eguneratuta
Atzera