1.3 Gobernu organoak

Udala tokiko erakundea da, eta legegintzako eskumenak (ordenantzak eta araudiak) eta eskumen betearazleak ditu. Gobernu-organo nagusiak hauek dira: Udalbatza (herritarrek 4 urterik behin udal-hauteskundeetan sufragio unibertsal zuzenaren eta isilekoaren bidez hautatutako 11 zinegotziek osatzen dute; bestalde, Udalbatzak hautatzen du alkate jauna/andrea), Tokiko Gobernu Batzordea (organo betearazlea da, Udalbatzak edo alkate jaunak/andreak eskuordetuta jarduten duena; alkateak eta zinegotziek hautatzen dituzte batzordekideak zinegotzien artean) eta alkate jauna/andrea, legeek ezarritako gaietan eskumena duena. Organo horiez gain, informazio-batzordeak, Kontu Berezien Batzordea eta beste aholkularitza-organo batzuk ere badaude.

Udalaren webguneko Udal-antolakuntza atalean gobernu-organoei buruzko informazio gehiago dago, bai eta organoak osatzen dituzten pertsonen zerrenda ere.

Udalbatzako aktak

Tokiko Gobernu Batzordearen aktak: ez dira atal honetan argitaratzen, Datu Pertsonalak babesteari buruzko Araudia betetzeko (15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak babesteari buruzkoa). Nolanahi ere den, interesdun guztien eskura daude, betiere araudi horrek ezarritako mugak betetzen badira.


Udalaren hurrengo ohiko osoko bilkura 2020ko martxoaren 5ean egingo da.

Eguneratuta
Atzera