1.7 Antolamendua eta giza baliabidea

Beste edozein erakunde publikok edo pribatuk bezala, Zamudioko Udalak bere funtzionamendua antolatu behar du, kudeaketa eraginkorra eta efizientea izan dadin, herritarren beharrizanei erantzuteko eta udalerria garatzeko.

Lanpostuen zerrenda tresna teknikoa da: horren bidez antolatzen dira langileak, zerbitzuetako beharrizanen arabera. Bertan zehazten dira lanpostu bakoitzeko funtzioetarako bete beharreko baldintzak. Gainera, organigrama bat ere jasotzen du.

Udaleko eta Udalaren mendeko erakundeetako lan-eskaintza, hautaketa eta kontratazioa indarrean den araudiak eskatutakoari jarraikiz egiten da, eta horretarako ezarritako bideak erabilita argitaratzen da: iragarkien taula, Udalaren webgunea eta Bizkaiko Aldizkari Ofiziala. 2014/2015ean, Zamudioko Udalak ez du enplegu-eskaintza publikorik egin eta ez du inor kontratatu.

Zamudioko Udaleko lan-harremanak arautzeko tresnak hauek dira: Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea eta UDALHITZ, Euskadiko toki-erakundeetako lan-harremanetarako protokolo-markoa.


Zamudioko Udala Lan Eskaintza Publikoa

Aldi baterako langileak kontratatzeko azken prozedura (itxita) - 2011.urtea


Eguneratuta
Atzera