3.5 Zorpetzea

Hau da zorpetzea: erakunde batek, epemugak kontuan hartuta, ordaintzeko hartzen dituen betebeharren multzoa. Bi motatako zorrak daude:

- Finantza-zorra: finantza-kostuari (interesei) dagokiona da. Maileguak eta jesapenak dira, besteak beste, finantza-zorraren adibide. Epe laburreko edo luzeko operazioak izan daitezke.

- Merkataritza-zorra: normalean kosturik ez duen pasiboa da, batez ere hornitzaleekin epe laburrean izandako operazioetan sortzen dena.

Nabarmentzekoa da uztailaren 5eko 15/2010 Legeak (abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duena eta merkataritza-operazioetan berankortasunik ez izateko neurriak ezartzen dituena) esaten duela administrazio publikoen merkataritza-zorrak ordaintzeko epe orokorra gehienez ere 30 egunekoa izango dela, betebeharra aitortzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Horrez gain, ordainketa faktura jasotzen denetik aurrera zenbatzen hasita, gehienez ere 30 egunera egin beharko da.

Orain, Zamudioko Udalak eta Derioko Udal Kiroldegia tokiko erakunde autonomoak ez dute inolako merkataritza-zorrik.

Eguneratuta
Atzera