3.1 Aurrekontua

Udal-aurrekontuak dira edozein erakunderen tresnarik garrantzitsuenak, urtebeteko epean udal-ekonomia eta -finantzak planifikatzeko eta kudeatzeko. Urte horretan aurreikusten diren diru-sarreren planteamendua egiten da. Halaber, diru-sarrerak zer gastutara bideratuko diren aurreikusten da. Aurrekontuen banaketak zehazten du zein diren Udalaren benetako lehentasunak. Orobat, udalerriaren helburuak eta bertan egin beharreko jarduketak zehazten ditu, betiere udal-finantzen beharrezko egonkortasunaren printzipioarekin bat eginda.

Zamudioko Udalak ez du organo deszentralizaturik, erakunde instrumentalik eta udal-sozietaterik.

Hona hemen onartutako azken aurrekontuak, bai eta aurreko ekitaldikoak ere.

Eguneratuta
Atzera