2015/09/16

Kiroldegiko makinak berritzea

-

Zamudioko udal kiroldegiak gimnasiarako makinetako batzuk berritu zituen ekainean. 36 makina berri eta moderno jarri ziren, eta, horiei esker, udal kiroldegiaren prestazioak hobetu dira jarduera fisikoa egiteko.

Hain zuzen, 26 spinning-bizikleta jarri dira; horietatik 22 spinning-aretoan daude, eta beste lau aerobikoen aretoan daude. Azken areto horretan, erregulatu daitezkeen bi makina eliptiko, lau bizikleta estatiko eta korrika egiteko zinta bat, desgaitasuna duten pertsonei egokitu daitekeena, gehitu dira. Pisu-aretorako, barrekin lan egiteko rack kaiola bat eta bi pisu-banku eskuratu dira.

Gimnasiarako makineria berritzeak 54.000 euroko inbertsioa ekarri du.

Atzera